Teknologia albisteak

Edonor kantari jartzeko moduan...

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-05 : 08:27

Eztanda egin bezain pronto desagertzen den meme horietako bat izan zen Wombo.ai delakoaren abestiena martxoan. Baina tira, ekarriko dugu hona Isabel Diaz Ayuso PPkoa, Madrilgo Erkidegoko hauteskundeen irabazle dudabakoa, kantatzen ikusteko.

Delako tresna egiten duena da animazioa eman argazki finko bati, eta abesti baten hitzekin sinkronizatu animazio hori. Horra, beraz, Gloria Gaynorren ahotsean (I Will Survive), Isabel Diaz Ayuso PPko politikaria (izatez, bart gauean PPren egoitzaren aurreko jaian disko-jartzaileak jarri zuen kantuetako bat izan zen).

Egia esanda, euskal politikariekin ere egin ziren bideo polit batzuk. Dudarik gabe Enrique Maya Iruñeko alkatearena egokiena, maya-hi, maya-hu kantatzen (Dragostea din tei hit errumaniarra, noski).

Aurreko alkateari ere egin zion beste batek, Joseba Asironi, Smash Mouth taldearen All star kantuarekin,

Venga, no os piquéis. Hay para todos pic.twitter.com/KndNvOJyII

Probatu nahi baduzue tresna hau, hementxe daukazue: https://www.wombo.ai/

Madrilgo Erkidegoko hauteskundeei dagokienez, hona euskaraz emaitzen kontaketa bat, eta beste ondorio politiko bat, Pablo Iglesias Podemosko buruak politika utzi duela.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago