Teknologia albisteak

Margolanak langilez husten dituen artista

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-01 : 16:03

David Bokeh argazkilari eta grafista madrildarra da, ukitu eta alterazio digitaletan berezitua, eta sorta berezi bat eskaini die gaur bere sare sozialetako jarraitzaileei: Maiatzaren Lehena izanik, hainbat margolanetatik langileak atera ditu, ekintza eta protestetara "joan daitezen".

Ez da apropos gaurko egin duen lan bat, aspalditik ari baita Empty (Hutsik) izeneko sorta eta kontzeptu hau lantzen, baina gaur aitzakia egokia aurkitu du zabalkunderako.

Hona zenbait margolan ikusgarri, langilerik gabe:

Milleten Buruxkaketariak

Velazquezen Vulkanoren ola.

Raffaelloren Atenasko eskola.

Gustave Caillebotteren Eskuare-langileak.

Margo orijinalak eta eraldaketak detaile osoz ikusteko (hemen erakutsiak eta gehiago), ikus Bokeh-ren haria.

Erantzun

Sartu