Teknologia albisteak

Garen hori: euskal marka eta izaeraz gogoeta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-01 : 11:44

Maiatzaren 6ko Martin Ugalde Foroak (Andoain) ‘Garen hori: euskal marka, izaera eta balioak’ hitzaldia eskainiko du, Ana Urkiza idazlearen Garen hori (Elkar, 2021) liburua oinarritzat hartuta. Egileak berak, Ana Urkizak, parte hartuko du hitzaldi aurkeazpenean, Estitxu Garai unibertsitateko irakasle eta publizista, saioaren aurkezpen eta gidaritza lanetan.

Urkizaren liburuak euskal balioen gainean hausnartzera gonbidatzen du. Zein dira euskal balioak, halakorik baldin badago? Zerk egiten gaitu Gu, eta nola uztartzen da izate kolektibo hori gutako bakoitzarekin? Ba dugu euskal nortasunik eta nortasun horri dagokion markarik, irudirik? Eta zein leku du horretan kulturak? Zein da sortzaileen eta komunikatzaileen eragina nortasun horren eraikuntzan?

Hausnarketa horretarako zortzi lagun elkarrizketatu ditu Urkizak liburu honeterako: Irati Jimenez idazlea, Carmelo Ortiz de Elguea pintorea, Jon Maya Sein dantzaria, Xabier Barrutieta arkitektoa, Dora Salazar eskultorea, Jon Garaño zinemagilea, Juan Carlos Perez musikaria eta Xabier Paya bertsolaria. Elkarrizketa horiez gain, beste zenbait adituren gogoetak ere gehitzen dira: Josu Bergara (publizitatea), Eduardo Apodaka (filosofia), Elixabete Garmendia (kazetaritza), Olatz Legarda (kirola), Ximun Fuchs (antzerkia), Iraia Oiartzabal (moda), Elena Arzak (sukaldaritza) eta Iñigo Uzin (enpresa).

Martin Ugalde foroko ekitaldia, aforo mugatuarekin, maiatzaren 6an izango da, ostegunarekin, 19.00etan, Martin Ugalde kultur parkean. Berriak bere webgunetik streaming eran ere emango du, irekian.

Erantzun

Sartu