Teknologia albisteak

Ximur, Iruñerriko Jaso ikastolaren musikala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-03 : 08:37

Iruñerriko Jaso Ikastolari lotutako Jaso Fundazioak musikala estreinatuko du maiatzean: Ximur. Maiatzaren 13, 14 eta 15ean emango dute Barañaingo auditorioan. Eta ondoren, ekainaren 3an, Donostiara joango da Victoria Eugeniara.

Alzheimerraren sintomak nabaritzen hasten den pailazoa da Ximur, istorio honen protagonista. Bere pailazo hirukotearekin bizitza artistikoaren azken egunek gaixotasunari lekua nola uzten dioten kontatzen digu, bere kontrolpetik at dauden arazoei aurre egiteko beharra duelarik.

Istorio honek bi helburu argi ditu: batetik, gure nagusiekin izan beharreko errespetua erakutsi nahi da, gizartean duten baliagarritasuna aldarrikatuz; bestetik, Alzheimer gaixotasunaren sintomatologia ezagutzera eman nahi da.

Ximurren taularatzeak zuzeneko 16 numero musikal, dantza eta akrobazia uztartzen ditu. Hona musikalaren teaser edo aurrerapena:

Erantzun

Sartu