Chris McCormick programatzaile bat da interesa duena soinu sorkuntzan. Dopeloop.ai izeneko markaren bidez zenbait gauza sortu ditu, hala nola melodia sortzaile automatiko bat (sarean doan probatzekoa) eta techno beat erritmoen sortzaile bat (Android aplikazioa, ordainpekoa).
Sareko melodia sortzailea, AI Melody Generator bitxia da. Eman ausazko botoiari eta zerbait sortuko da, baina gero zeure erara molda dezakezu. Edizio botoiarekin eta menuekin alda ditzakezu "musika tresna", estiloa, eskala (pentatonikoaren zenbait bertsio tartean), melodiarako aukeratutako notak eta azkartasuna edo bpm (beat-ak minutuko). Click Track aukeran txek ematen baduzu, erritmo kaxa moduko bat ere agertuko da eta lagunduko dio.
Hona gure aproba bat, 1980ko estiloan, ustez.
Nota bakarreko zerbait aukeratzen baduzu, ez dago melodiarik, nota errepikakor bat bakarrik:adibidea.
Emaitza bakoitza, ikusten duzuen bezala, URL batekin gorde eta identifikatu daiteke, eta MIDI fitxategi bat jaitsi dezakezu.
McCormick garatzaileak sortu dituen beste bi tresna ordainpeko aplikazioak dira. Loop edo soinu-begiztak sortu eta sinkronizatzeko da PO LoopSync eta egia esanda ez diogu grazia berezirik aurkitu.
Interesgarria da Beat Generator, oso itxura teknoa duten gauzak sortzen ditu. Ikus bideoa.
Tresna hauetan AI (artificial intelligence edo adimen artifiziala) inizialak ikusi arren; ez dago halakorik, soinu generaziorako programa arrunt samarrak besterik ez dira. Hori jakinik, probatu Dopeloop.ai eta McCormick-en produktuak.
Erantzun
Sartu