Euskal Herriko artisten jaialdi bat izango da Aurrera Fest, uztailean zehar garatuko dena, eta Bilboko Euskalduna jauregiko gune desberdinetan egingo da. Baina egitaraua eta edukia irekita daude: proposamenak jasotzeko deialdi ireki bat egin zaie bertoko artista eta konpainiei, eta horrekin osatuko da jaialdia. Pandemiaren ondorengo jarduera eszenikoa berraktibatzeko ekimen gisa aurkeztu dute Aurrera Fest bere bultzatzaileek.
Zuzenean garatzeko proiektu bat proposatzen duten artista, musikatalde eta arte eszenikoen talde guztiei ireki zaie deialdia. Proiektu honekin beren jarduera berraktibatzeko eta sarbidea errazteko tresnak eskaini nahi da.
Mota desberdinetako jarduerak proposa daitezke, eta ezaugarri hauek ditu deialdiak:
Maiatzaren 16a arte dago epea proposamenak aurkezteko. Epaimahai eta antolakuntzak maiatzaren 24rako erabakiko dute, eta artistekin kontakatuko dute data bat prioposatzeko. Uztailaren 1etik gauzatuko da azkenik Aurrera Fest Euskalduna Jauregian.
Informazio gehiago hemen.
Erantzun
Sartu