Teknologia albisteak

Enpresetan ziber-segurtasuna handitzeko laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-02 : 09:31

Gipuzkako Foru Aldundiak diru-laguntza deialdia kaleratu du, 2018an martxan jarri zen Ziur Fundazioaren bidez, Gipuzkoako enpresei zenbait ziber-sergurtasun alorretan laguntzeko. 400.000 euroko aurrekontua aurreikusi da. Eskabideak aurkezteko epeak desberdinak dira (ekain hasiera arte kasu batzuetan, eta irailaren 15a arte beste batzuetan), beraz adi letra xeheari deialdian.

Hiru ildotan garatutako proiektuak lagunduko dira.

  • Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna indartzea
  • Zibersegurtasun arloan ikerketa eta garapena egitea
  • Industria-produktu zibersegurua

Eta proiektu bakoitzean diruz lagundu ahal izango diren jarduerak hauek izango dira:

  • Hardwarearen/softwarearen egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez, enpresaren antolamendu egoera zibersegurtasunari dagokionez.
  • Zibersegurtasun plan bat idaztea, gomendio zehatzak eta aurreikusitako kostuak jasoko dituena.
  • Enpresako langileekin egiten diren zibersegurtasunaren arloko sentsibilizazioarekin eta/edo prestakuntzarekin lotutako kostuak.

Ez dira diruz lagunduko hardware eta software kostuak, ezta instalazioarekin lotutako zereginak ere. Kontsultatu baldintza zeharzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

 

 

Erantzun

Sartu