Teknologia albisteak

Online ikastaroa: komunikazioa eta bitartekaritza gatazken lantze etikorako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-04-29 : 08:40

Baketik erakundeak doako online ikastaroa antolatu du, euskaraz, maiatza eta ekaina bitartean: komunikazioa eta bitartekaritza gatazken lantze etikorako. Helburua gatazka egoeretan lagunduko diguten tresnak ikasleek bereganatzea da; zehazki komunikazioa ikuspuntu sistemiko batetik lantzea eta bitartekaritza prozesuen giltzak ezagutzea.

Ikaskuntza prozesuan honako puntuei erreparatuko diete:

  • Non kokatzen gara gatazka baten aurrean, dela gure bizitza pertsonalean, dela lanean edo gure bizitzako esparruan?
  • Nola kudeatzen dugu komunikazio prozesua gatazka egoera batean?
  • Zeintzuk dira guk geuk ditugun baliabideak eta komunikaziorako gaitasunak gatazka egoera bat gainditzeko?
  • Zer da bitartekaritza eta noiz izan daiteke lagungarri? Bitartekari bezala, ze jarrera eta gaitasun behar ditugu?

15 orduko kastaroa da, maiatzaren 15etik aurrera hilabetez garatzeko ikaslearen aukeren arabera (hilabeteko epean betetzeko konpromisoarekin). Dohainik da, baina plaza mugatuak daude, eta beraz, adi ibili izen-ematearekin (maiatzaren 10a bitartean), formulario hau betez, edo e-postaz hona idatzita: baketik (a bildua) baketik.org

Ikastaroaren edukia Baketik-en garatu dute eta online plataformaren bilaketa, konfigurazio eta euskaratzea Aintzane Muguruza kanpo aholkulariak egin du. Hona pantaila irudi bat, nola konfiguratuta dagoen ikasleen interfaze nagusia, ikastarora sartzen direnerako:

Erantzun

Sartu