Teknologia albisteak

"Errealitate bideo-ludifikatua", bideo jokoez mintegia Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-04-28 : 10:53

"Errealitate bideo-ludifikatua" mintegia egingo da Tabakaleran (Donostia) gaurtik etzira arte, apirilaren 28a eta 30a bitartean. Bideo-jokoek gizarte garaikidean duten garrantzi sozialaz aztertzea da mintegiaren zioa, baina tamalez erdaraz bakarrik egingo dute, badirudi ez zaiela okurritu Game Erauntsia euskal jokalarien komunitatea sartzea antolakuntzan.

Zabaldutako informazioaren arabera, "Mintegia egituratzen duen ardatz nagusia gizartearen bideo-ludifikazioaren ideia da, eta posible dela gizarte garaikideari eragiten dioten funtsezko gaietara hurbiltzea bideo-jokoaren alderdi guztietatik (narratiboa, ludikoa, soziala, etikoa, politikoa, teknologikoa, kulturala eta artistikoa)."

Mintegira gonbidatutako hizlariek honako gai hauek jorratuko dituzte, besteak beste:

  • gamifikazioa eta subjektibotasunaren sorrera;
  • arrazionaltasun politiko neoliberalen nagusitasuna;
  • ludikotasunaren, artearen eta kapitalismoaren arteko harremana;
  • genero-ikuspegia eta ikuspegi feminista;
  • eta kultura-dinamiken bideo-ludifikazioa.

Egitaraua, behean. Saioetara joatea doakoa da, bainahemendik eman behar da izena.

Egitaraua

Asteazkena, apirilak 28

17:30-17:45. DANIEL MURIEL Mintegiaren aurkezpena (ES)

17:45-19:00 ALFIE BOWN Sexbots and Smart Condoms: Ludified Love in Digital Society ONLINE (EN>ES)

19:15-20:30. LUCA CARRUBBA Sociedades lúdicas: el videojuego como objeto del proceso artístico (ES)

Osteguna, apirilak 29

12:30-13:45. ÓLIVER PÉREZ-LATORRE Cultura de la resiliencia. Videojuegos y running en tiempos de crisis ONLINE (ES)

17:30-18:45. MERCÉ OLIVA Seguir las reglas: imaginarios laborales, ludificación y medios ONLINE (ES)

19:00-20:30. MARINA AMORES ETA MARTA TRIVI De '¡Protesto!' a 'Nerfeadas': hablando desde la teoría a la práctica del machismo en el mundo del videojuego. Nerfeadas telesaileko kapitulu baterako baimena era sartzen da (ES)

Ostirala, apirilak 30

12:30-13:45. VÍCTOR NAVARRO REMESAL Slow Gaming: cómo la lentitud y la relajación conquistaron el videojuego ONLINE (ES)

17:30-18:45. DESMUSEA (Clara Harguindey eta Daniel Pecharromán). The Museum Happens Here (ES)

19:00-20:15 EURÍDICE CABAÑES Gobernantza ludikoa ONLINE (ES)

20:20-20:30. Mintegiaren amaiera. Mintegiaren amaiera laburra, mintegitik atera daitezkeen ondorio nagusiak laburbilduko dira.

 

Erantzun

Sartu