Teknologia albisteak

Arrano arrantzaleen habia, zuzenean Urdaibiatik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-04-25 : 14:21

Urdaibaiko Bird Centerrek espektakulu bikaina antolatu du egun hauetan, zuzeneko bideo streaming etengabea ematen duen kamera baten bidez: kumeak egin dituen arrano arrantzale bikotea, 24 ordu kameraren aurrean.

Kumea izan duten arranoak identifikatuta daude eraztunen bidez. Emea frantziarra omen eta Eskoziakoa arra. Euskal Herrian ez dira ohikoak hegazti hauek, nahiz eta Urdaibain negua igarotzen duten batzuetan. Baina udaberria iritsi eta kabia egiten dutela... Urteetan gertatu ez den fenomenoa da.

Habia arranoek apaindua da, baina horretarako apropos jarri zaien plataforma baten gainean eraiki dute (goiko irudian ikusten da arrano bat plataforman, habia egiten hasi aurretik). Nabarmen ageri da Urdaibaiko paduren aurrean, hegaztiek beren nagusitasuna markatu nahiko balute bezala, egokitzat jo dutela eskaini zaien tokia. Urdaibaiko Bird Centerrekoek kamera kontu handiz apirilaen 8an kokatu zuten, eta geroztik, hor da espektakulua. 

Urdaibai Bird Center publikoarentzat irekia dagoen museo bizia da. Urdaibaiko natura biosfera barruan kokatua dago eta bertan hegaztien eta hauen migrazioen ezaguera lantzen da, eta espezie batzuen nazioarteko ugalketa programetan ere parte hartzen dute. Arrano arrantzalearen kasua da hori, eta aurten arrakastaz, euskal txitoekin ikusten den bezala.

 

Erantzun

Sartu