Teknologia albisteak

Juan Carlos Irizar musikari oñatiarra hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-04-23 : 08:40

Atzo arratsaldez hil zen Juan Carlos Irizar musikari eta konposagile oñatiarra, 69 urterekin. Formazio klasikoko musikaria, hainbat orkestraren buru izan zen, eta 30 bat disko argitaratutakoa zen, gehienak musika instrumental erromantikoarekin.

Donostiako kontserbatorioan hasi zuen formakuntza, eta jarraitu zuen Madril, Paue eta Erromakoetan. Txikitan akordeoi eta txistua jotzen ikasi ondoren, ibilbide profesionalean gehiago aritu zen gero piano eta organoarekin.

Hainbat orkestra zuzendu zituen, besteak beste, Bartzelonako Lizeoko Orkestra Sinfonikoa, Paueko Kontserbatorioko Orkestra, Erromako Santa Zezilia Akademiako Orkestra, Donostiako Schola Cantorum abesbatza, Galdakaoko Zaletasuna abesbatza eta Arrasateko Aita Menni Ospitale Psikiatrikoko ahots zurien abesbatza. Bere jaioterriko San Miguel parrokian organista titularra izan zen bost urtez.

Bere lanen artean aipatzekoak dira atera zituen 30 diska inguru, gehienak musika instrumental erromantikoarekin. Sortu zituen halaber partituren liburuak, filma eta dokumentaletako soinu bandak, antzerkietarako musika piezak, Donostiko Iradier baleta eta Gasteizko Samaniego baletetako musika eta koreografiak. Bereak dira Donostiako Zinemaldiaren ereserkia eta Bilboko Aste Nagusiko Mari Jaiaren martxa. Kilometroak, Ibilaldia eta euskararen aldeko beste jai batzuetarako ere konposatu zuen.

Bere pieza bat, maitasun kanta bat, pianojole baten eskutik honako bideoan:

Informazio gehiago,Goiena

Erantzun

Sartu