Teknologia albisteak

Ideia eske zientzia irekiko BBK OSF jaialdirako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-04-16 : 08:28

BBK Open Science Fest (BBK OSF) Bizkaian antolatuko den zientzia ireki eta biologia komunitarioko nazioarteko topaketa bat izango da. Bertan parte hartzeko deialdia irekia dago, eta maitzaren 21ean itxiko da.

Proposamena ideia originalen bat, prozesuan dagoen lana edota proiektu osatua izan daiteke, betiere jaialdiaren espiritu eta balioekin bat datorrena. Eta prestatu diren 10 kategorietako batean kabitu beharko da. Hauek dira kategoria horiek:

1. Herritarren Zientzia eta Zientzia Komunitarioa
2. Naturalismo digitala
3. Pandemiaren ondoren
4. Bioartea / Biodiseinua
5. Egungo Ereduaren Alternatibak eta Berrikuntza soziala
6. Tailer eta esperientzia esperimental edo sortzaileak
7. Hezkuntza berrikuntza
8. Bizitza, hazkundea eta garapena
9. Zientzia irekia
10. "Bizitza umoreduna" bizi

Aurkez daitekeen ideia edo proposamena hiru modutan gauzatu daiteke:

  • Azalpena, nola egin duzun dena-delakoa, 20 minutuan azaltzeko.
  • In situ erakustea, aurkezpenean bertan gauzatzen da proposamena,
  • Erakutsi baino areago, irakatsi: dena delako demostrazioa, irakaspen bat izan dadila, ikusleekin egitekoa ahal bada.

Lehena proposamen teorikoa litzateke, eta beste biak "proposamen praktikoa" izan daitekeena esperimentala edo parte-hartzailea, edo tailer edo ikastaro praktiko bezala egina.

Informazio zehatza, webgunean: https://bbkopenscience.com/eu/open-call-2021-edizioa/ 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago