Xabier Antoñana kazetari, idazle eta politikari nafarra hil da, 88 urterekin. Gazteleraz idatzi zuen abertzale nafar eta ezkertiarra izan zen, eta politikan inplikatua ere egon zen. Viana bere jaioterrian Erentzun ikastolaren sorreran parte hartu zuen hainbat herrikiderekin batera 1978an, besteak beste.
Politikan, etxean jarrera errepublikar eta karlistako gurasoengandik jasotakoa, norabide ezkertiar eta abertzale batean garatu zuen Antoñanak. Nafarroako Parlamentuko kide izan zen, 1979 eta 1983 bitartean. Agrupación Electoral Tierra Estella-tik (AETE), transtizioaren urteetan aktibo izan zen Merindadeetako Hautes Elkarteak izeneko plataforma baten barruan. Vianako zinegotzi izan zen 1983tik 1991ra Unidad Popularrekin, eta 1999tik 2003ra bitartean Euskal Herritarrok-en zerrendan.
Ikasketaz, filosofia eta frantses filologia ikasi zituen Parisko Sorbonan eta Madrilgo Complutensen. Frantsesezko katedradun izan zen UNED urrutiko unibertsitatean.
Idazle gisa kazetaritza, iritzia eta errelatoak landu zituen. El Pensamiento Navarro, Egin, Deia, Gara eta Diario de Noticias egunkarietan idatzi izan zuen.
Bere idazlan adierazgarri bat da, Bidegaina, relatos de un pueblo (1981). Hamalau kontakizunez osatuta dago, Bidegaina herri asmatuan kokatzen dira istorioak, baina Nafarroako Erribera da, eta Espainako Gerra Zibila da erdigunea, haren aurreko eta ondorengo urteak. Antoñanak ezagutu zituen injustiziak eta jauntxokeria salatu zituen liburu honetan, bereziki antzinako alkate, guardia zibil, handiki eta beste batzuenak.
Erantzun
Sartu