Teknologia albisteak

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2021

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-04-15 : 17:02

2020an egin ez zen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren edizioa (hurrenkeran, 18.a), apirilaren 23tik 30era egingo da aurten. 36 filmez eta bost erakusketaz osatu dure egitaraua.

Film luzeen artean, bi euskal ekoizpenen estreinaldia:

  • Javi Julioren Aita Mari (2021), Mediterraneo itsasoa zeharkatzen duten errefuxiatuak salbatzen dituen izen bereko atunontziaren bi urte baino gehiagoko odisea jasotzen duen ikus-entzunezkoa, batetik (lehiaketatik kanpo).
  • Apaiz kartzela (2021), Ritxi Lizartza, David Pallarés eta Oier Aranzabalek zuzendua, 1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren abadeen bizipenen inguruan ardaztutako lana, bestetik.

Filmak emateko toki nagusia Antzoki Zaharra izango da Donostian, baina hiriko ikastetxeekin elkarlanean antolatutako haur eta gaztetxoentzako emanaldiak ere mantentzen dira aurten. Ikastetxeetara doazen filmak hauek dira:

  • Asto Erregea (Aziz Jindani, 2018) pakistandarra,
  • Terra Willy: Planeta ezezaguna (Éric Tosti, 2019) frantziarra,
  • Vitoria, 3 de marzo (Victor Cabaco, 2019) Euskal Herrikoa.

Jarduera osagarrietan, honakoak nabarmendu daitezkje;

Informazio gehiago: https://www.zinemaetagizaeskubideak.eus/2021/

 

Erantzun

Sartu