Iruñeko Udalak 2020. urtetik publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu euskarazko hedabideak, audientzia osoaren % 10 gainditzen ez dutelako. 2016ko inkesta soziologikoaren arabera, Iruñeko euskaldun osoak % 10’5 direnez, ia ezinezkoa da baldintza hori betetzea. Hori dela-eta, publizitatea irizpideak aldatzeko eskatu diote Udalari zenbait eragilek. Eskaerarekin bat egin nahi baduzu, sinatu Change.org plataforman abiarazi duten protestaren alde: "Iruñeko Udalaren publizitate instituzionalaren irizpidea aldatzea".
Iruñeko Udalak, 2020. urtetik, publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu euskarazko hedabideak, ez dutelako audientzia osoaren %10. 2016ko inkesta soziologikoaren arabera, Iruñeko euskaldun osoak %10’5 direnez, ia ezinezkoa da baldintza hori betetzea.
Iruñeko euskaldunak garenez, gure protesta adierazi nahi dugu. Guk ere eskubidea dugu publizitate instituzionalaren informazioa jasotzeko, euskarazko hedabideetan.
Iruñeko Udalari erabaki hori bertan behera uzteko eskatzen diogu. Eskaerarekin bat egin nahi baduzu, sinatu Change.org plataforman abiarazi dugun protestaren alde: "Iruñeko Udalaren publizitate instituzionaren irizpidea aldatzea".
Erantzun
Sartu