“Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia” EEDE2025 onartu du Eusko Jaurlaritzak. 1.400 milioi euro bideratuko dira planera, iragarri denez.
Planaren eskeman elementu desberdinak definitu dira. Batetik, 14 aplikazio esparru:
- ETEak,
- Industria adimenduna,
- Energia eta ingurumena,
- Elikagaien industria
- Segurtasuna
- Lana eta enplegua
- e-Administrazioa
- Hezkuntza
- Lurralde adimenduak
- Mugikortasun berria
- E-osasuna eta ongizatea
- e-Justizia
- Hizkuntzaren industriak
- Turismoa eta merkataritza
Sei palanka teknologiko aurreikusten dira:
- Cloud zerbitzuak
- 5G konektagarritasuna
- Adimen artifiziala
- Konputazio kuantikoa
- Zibersegurtasuna eta konfiantza digitala
- Elkarreragintasun publiko eta pribatuko zerbitzuak
Eta 10 gaitzaile:
- Banda zabal ultralaster finkoko konektagarritasuna
- Ikerketa eta garapena
- Gaitasun digitalak
- Ekintzailetza
- Zerbitzu teknologikoen hornitzaileen ekosistema
- Fiskalitatea eta finantzaketa
- Berrikuntzako erosketa
- Komunitate teknologiko kohesionatua
- Arauzko garapena eta erregulazioa
Baina planaren parte nagusia 18 ekintza-ildoak, lau bektoretan sailkatuak, non ekimen zehatzen finantziazioan lagunduko diren. Bektoreen arabera, hauek dira ildo horiek.
Ekimen Bereziak:
- BCSC (Basque Cybersecurity Centre) sendotzea eta enpresara bideratzea
- Banda Zabal Ultralasterraren Behatokia sendotzea
- BAIC zentroa abian jartzea: Basque Artificial Intelligence Center izango dena.
- Datuaren Europako Estrategian laguntza
- Metaposta bultzatzea
Ekosistema integratua:
- Enpresentzako elkarreragingarritasun-plataforma bat abian jartzea
- Ekosistema agerian jarri eta sendotzea
- Nazioarteko sareetan eta eragileekin kokatzea
- Data center-en sorkuntza bultzatzea
Gaitasun digitalak:
- Desberdintasun digitala murriztea
- Lanbide-gaitasun digitalak bultzatzea
- EIKT talentu orokorraren eta espezializatuaren sorkuntza bultzatzea (EIKT: Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak).
- Sentsibilizatzea eta zabaltzea
Bizkortzea, Esperimentazioa eta Erabilera:
- Teknologia digitalak ezartzea
- ETEen digitalizazioa bizkortzea
- Enpresetan Banda Zabal Ultralasterraren eta 5Garen erabilera erraztea
- Digitalizazioaren arloko ekintzailetza eta barne-ekintzailetza sustatzea
- Enpresek cloud zerbitzuen eskaintza eta eskaria sustatzea
Informazio gehiago, Irekia.
Erantzun
Sartu