Iñaki Aldekoa Azarloza (Zornotza, 1940) ezker abertzaleko politikaria hil da, 81 urterekin. ESB, Herri Batasuna eta Aralar alderdietan lehen lerroko burukide abertzalea izan zen.
Frankismoaren garaian, sasiko politikagintzan hasi zen Aldekoa, EGIn (EAJren gazteriak), ETA Berrin (ETAtik sortutako eszisioa, zeina EMK mugimendu komunista bilakatu zen gerora= eta Movimiento Socialista de Euskadi (MSE) delakoan. Atxilotu eta kartzelaratu egin izan zuten militantzia horiengatik.
MSE delakoa Euskal Sozialista Biltzarrea ESB alderdiaren sortzaileetako bat izan zen 1975ean, eta idazkari nagusi izendatu zuten Aldekoa. ESB urte gutxira Herri Batasunaren sorreran integratuz desegin zen. Iñaki Aldekoak HBko Mahai Nazionalean parte hartu zuen hainbat urtetan, eta Nafarroako Parlamentuko hautetsi ere izan zen. 1983tik 1985era bitartean berriro egon zen preso, ETAri laguntzea egotzita.
21. mendea hastearekin, borroka armatuaren jarraipenarekin kritiko zen jada eta Aralar alderdian integratu zen, zeinean zuzendaritzako kide izan zen, eta 2007-2011 legealdian Arabako Batzar Nagusietako batzarkide. Behin EH Bildu eratuta, ezker abertzaleko bi ildoen batasuna defendatu zuen.
Sarean irakurritako iruzkin bat ekarruiko dugu hona: "Hurbileko buruzagi izan nuen ESBn, eta bera da mirestu nuen lehen politikaria. Geroztik zerrenda ez da asko luzatu."
Erantzun
Sartu