Julen Madariaga ekintzaile abertzalea hil da, 88 urterekin, Senpereko bere etxean. 1950eko hamarkadan EAJ-ren gazterietatik bereizi eta Ekin taldea sortu zuenetako bat izan zen, eta erakunde hartatik 1959ean ETA sortu zuen ekintzaileetako bat izan zen.
1960ko hamarkadan atxilotu egin zuten, Meliton Manzanasek torturatu izan zuen, eta preso sartu zuten. Burgosko Prozesuan epaitutetako bat izan zen.
Ipar Euskal Herrian finkaturik, Frantzian ere espetxealdia pairatu zuen 1989 eta 1991 artean. 1995ean, ezker abertzalearen ildo ofizialetik aldendu zen Gregorio Ordoñezen hilketaren ondoren, eta Aralar alderdiarekin bat egin zuen gero.
2006an atxilotu zuten azken aldiz, Fernando Grande-Marlaska epaileak agindutako operazio batean. Frantzian atxilotu zuten, Marlaskaren aginduz, baina fiskaltza frantsesak fidantzapeko askatasuna onartu eta ez zuten espetxeratu.
2014an memoria liburua argitaratu zuen: Egiari zor.
Erantzun
Sartu