Bihar asteazkena estreinatuko da ETB1en (22:30etan asteazkenetan emango dute) Bidegurutzean telebista saio berria. Atal bakoitzean hiru musikari gonbidatu egongo dira, taldeak zein bakarlariak, eta lehen saio honetan Izaro, Gari eta Skakeitan izango dira. Saioa zuzenduko du Galder Izagirrek. Berri Txarrak, Duy eta Kuraiako partaide izana, argazkilari gisa ere lan egin izan du Izagirrek. Saioaz aurreratu duenez Izagirrek, "fikzioa eta errealitatearekin jolastu dugu euskal musikaren errealitatea kontatzeko".
Saioaren mekanikaz zera aurreratu du EITBk: Gonbidatu bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan; gero, kantu propio bat grabatuko du bertan, eta, azkenik, hiru gonbidatuek bakoitzaren kantu bat abestuko dute elkarrekin. Off ahotsean grabatutako narrazio laburrek egingo dute gonbidatuen arteko zubi lana.
Ondorengo ataletan, honakoak izango dira musikari eta talde gonbidatuak:
Joan den astean BECen ekitaldi bat antolatu zuen EITBk saioa aurkezteko, eta 6 20 talde eta 46 musikari elkartu ziren bertan.
Erantzun
Sartu