Suzko barrikada eta Ertzaintzaren kargak Tubacexeko greba mugagabearen 43. egunean
2021-03-26 08:13
Greba mugagabearen 43. eguna dute gaurkoa Tubacexeko beharginek. Goizean goiz suzko barrikada piztu dute Amurrioko fabrikako sarreran. Poliziak zailtasunak izan ditu barrikada erretiratzeko eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira. Autobusa sartu den unean Ertzaintzak grebalarien aurka kargatu du eta hainbat langile zauritu ditu. Arratsaldean tanketa baliatu dute barrikada igarotzeko.
Txioak (15)
-
Aiaraldea.eus @aiaraldeaSuzko barrikada eta Ertzaintzaren kargak Tubacexeko greba mugagabearen 43. egunean ift.tt/3dbhKEp
Erantzunak kargatzen...