Tubacexeko beharginek 35 egun bete dituzte greban eta dagoeneko bost astez luzatu den borrokak orotariko irudiak utzi ditu. Ertzaintzak, ordea, hainbat aldiz egin du herritarren informazio eskubidearen aurka. Greba mugagabea abiatu zenetik, gutxienez, hamar herritar identifikatu dituzte sakelakoarekin edota argazki kamerarekin irudiak filmatzeagatik, Aiaraldea Hedabideko kazetariak tartean.
Itsu nahi gaituzte Bideo osoa ikusteko: aiaraldea.eus/aiaraldea/1615… @aiaraldea #tubacex pic.twitter.com/IOAZ3vi3lz
10 lagun baino gehiago identifikatu ditu Ertzaintzak Tubacexeko lan gatazkan irudiak grabatzen ari zirela ift.tt/2OZ58I2
Erantzun
Sartu