Azal gorridunok
2021-03-06 10:32
Maite Berriozabal Berrizbeitia Oso azkar hitz egiten dut; eta eguzkiak, haize hotzak edota tenperatura aldaketek aurpegiko azala gorriarazten didate. Bi gauza horiek oso presente ditut, baina bada aldiro-aldiro gogorarazten dizun jendea. Neguan berogailua martxan duen taberna batera sartzen zara zure bufanda eta zure jaka, eranzten dituzu denak eta korrora gerturatzen zara.
Txioak (10)
-
Maite Berriozabal Berrizbeitia @maite_berNik ikasi dut nire aurpegiko azal sentibera maitatzen, baina oraindik ere kosta egiten zait, nire aurpegi gorritua sarri ikusi arren, ikusten duen aldiro zerbait esan beharra duen horren aurrean hamar zentimetro ez txikitzen bizkaia.hitza.eus/2021/03/05/aza…Irati Iciar Madinabeitia #ahizpa*???? @IratiIciar@maite_ber Gorritasunean eta bizipenean lagun, Maite, matrailetatik lepoan behera gorri radiaktiboa da nirea ????Maite Berriozabal Berrizbeitia @maite_ber@IratiIciar Eskerrik asko, Irati! Azal gorridunon bizipenetara batu zara zu ere! Asko gustatu zait "gorritasunean lagun" esamoldea ????.Dylan @Dyl_ing@maite_ber Nire bisaia gorriaz beti ahalketurik izan naiz, eta "ze gorri zauden" mespretxuz edo harruduraz botatako ateraldi horiek min egiten dute, emaileak holako efektua sortu nahi ez badu ere. Mila esker ezkutuko gai hau aditzera emanik, nihauren arazGari Garaialde @GariGaraialde@maite_ber @txerren 'Esan zidan ez dagoela zertan pentsatzen den guztia esan' ondorioak hausnartu gabe, pentsatzen zuena esan zuenak...Maider Ansa @MaiderAnsa@maite_ber 3 segunduen printzipioa: 3 segundutan aldatu ezin dena, ez esan! Adibidez zeinen argal zauden, zeinen zurbil, gorri... 3 segundutan alda badaiteke bai: muki bat duzu hor, ezpain ondoan tomatea... ????Maite Berriozabal Berrizbeitia @maite_ber@Dyl_ing "Arazo zozo" horrek eragiten dizkigun burukominak gutako askorenak dira, beraz!Maite Berriozabal Berrizbeitia @maite_ber@GariGaraialde @txerren Ona, Gari! Erantzun hori apuntatuko dut hurrengoako!Maite Berriozabal Berrizbeitia @maite_ber@MaiderAnsa Printzipio horren oso fan, ez nuen ezagutzen! Neuretik hasiko naiz aplikatzen!
-
Bizkaiko Hitza @BizkaikoHitza✍️#Iritzia | @maite_ber #Nahinondik: "Kalibratzen ikastea ere garrantzitsua iruditzen zait; norbaiti zerbait esan aurretik, esan behar duzun hori norentzat edo norengatik esaten duzun pentsatzea". @berria ?labur.eus/CeWQi8Jh????
Erantzunak kargatzen...