Hala nola UEUk Txiotesia antolatzen duen, Science Magazine ingelesezko zientzia aldizkariak Dance Your PhD antolatzen du urtero. 2020-2021eko tesiekin oraintxe jakinarazi dira irabazleak. Ez pentsa hainbeste aurkezten direni, 39 partaidetza egon dira aurten, kategoria berri bat barne: Covid-19aren inguruko tesiak.
Martxoan jakinatazi ziren aurtengo irabazleak baina izan bezate aipamena orain, atzerapenaz bada ere.
ideo bat egitea da kontua, eta tesigilea (lagunen partaidetzarekin, agian) dantzan saiatu beharko da tesiaren muina nolabait adierazten. Azpidatziek, abesti musikatu batek, edo gaineko ahots batek azalpenetan lagun dezakete.
Aurtengo irabazlea rap bideo bat izan da. Estilo nahiko konbentzionalekoa iruditu zaigu, egia esanda. Jakub Kubečka da irabazlea (bideoan Helsinkiko Unibertsitateko lagun batzuekin ageri da) eta tesia izan da “multzo molekular atmosferikoen sorrera, egitura eta estabilitatea"·
Pixkat landuagoa iruditu zaigu Kimika alorreko saridunarena, Mikael Minier, alias Doktor Robotmik.
Gainerako saridunak, hemen.
Ausartuko ote da UEU Txiotesia egiten duten bezala, dantzatesia ere antolatzen? akaso, bide batez, lehiaketa global honetara aurkez dezakete zerbait, ze, esan bezala, hainbeste ere ez dira partaide globalak. Berriki aurkeztu eta akaso datorren urtera aurkez daitezkeen euskarazko tesien artean dantzari batena dago gainera: Oier Araolazaren 'Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan.'
Txiotesiaren formulazioak, izatez, ez du dantza-ikuskizunik galerazten: sei txiotan azaldu behar da tesiaren muina, pentsa txio bakoitzari dantza mugimendu baten bideoa gehituko balio egileak...
Erantzun
Sartu