Teknologia albisteak

Lekeitioak eta (in)komunikazioa, jardunaldi batzuen ardatz Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-03 : 14:35

Aurten Donostiako Tabakalerak prestatiko duen erakusketa nagusietako bati Komunikazio-Inkomunikazio izenekoa izango da. Lelo hori erabili zuenetako bat Mikel Laboa izan zen, bere lekeitio musikal esperimentalekin. Eta hain zuzen ere, erakusketaren atari gisa, jardunaldiak antolatu dira martxoaren 5ean eta 6an, ostiral eta larunbat honetan, goiburu honekin: Hizketaldi Handia, Non dago Lekeitio?

Hiru sortzaile euskaldun dira ziklo hau antolatu dutenak, eta hiruek gidatuko dituzte jardunaldiko saioak: Itxaro Borda idazleak, Xabier Erkizua soinu-artista eta kazetariak, eta Maialen Lujanbio bertsolariak.

Jardunaldiaren abiapuntua Mikel Laboaren Lekeitioak dira, eta bereziki aztergai izango dituzte Lekeitioetan gauzatzen den materia desberdin eta jatorri anitzekoen arteko loturak: musika eta herri kultura, abangoardia literario eta artistikoetatik eratorritako piezak eta ahozkotasuna, hizkuntza(k) eta hizkeren arteko gurutzatzeak eta borrokak, edo muntaiaren eta itzulpenaren erabilpena.

Egitaraua

Ostirala, martxoak 5, 18:00-19:30. Sarrera.

  • Itxaro Borda, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia: Aurkezpena EUS
  • Lawrence Abu Hamdan: Walled Unwalled (2018) (Zine-proiekzioa. Azpitituluak gaztelaniaz)
  • Frédéric Jouanlong: Karawane (Performancea). Frédéric Jouanlongek ahotsa eta bolumena emango dizkio Hugo Ballen dadá testuari.
  • * Ez da itzulpen zerbitzurik eskeiniko

Larunbata, martxoak 6. 11:00-13:30. Mahai ingurua: Hitz ezin / Hitz egin.

  • Itxaro Borda (Moderatzailea) EUS
  • Beñat Achiary: Kontzertua
  • Antonio Casado: Erresonantzia eta Kiromantzidxa: arte soziala pandemia garaietan EUS
  • Juan Garzia: Munduak euskaratzen (online) EUS
  • Juan Gorostidi: Gorrotoaren politikaz: sumindura, azken giza baliabidea EUS
  • * Ez da itzulpen zerbitzurik eskeiniko

Larunbata, martxoak 6. 15:30-18:00. Mahai ingurua: Ze distantzia behar du mirak?

  • Maialen Lujanbio (Moderatzailea)
  • David Toop: A Disconnected Voice: voices with and without bodies (online) EN
  • Karine Etxeberri: Uraren kantuak EUS
  • Iván de la Nuez: Desde un lugar en la retaguardia ES
  • Bernardo Atxaga: Sehaska kanta bat Etiopian EUS
  • *Itzulpena euskera, ingeles eta gaztelerara

Larunbata, martxoak 6. 18:30-21:00.Mahai ingurua: Belarriaren amilizuak.

  • Xabier Erkizia (Moderatzailea)
  • Raul Cantizano: El baile de las cuerdas (kontzertua)
  • Hannah Silva: The Sounds Inside Speech (online) EN
  • Alessandro Bosetti: Sistéma, an opera on tutto e niente (online) EN
  • Ainara Santamaria: Esperimentazioaren tradizioak Euskal Herrian EUS
  • Ramon Lazkano: (Hitz) Instrumentala EUS
  • * Itzulpena euskera, ingeles eta gaztelerara

Jardunaldia Donostiako Tabakaleran, sarrera eskuratuta hemendik.. Informazio gehiago hemen.

Erantzun

Sartu