Teknologia albisteak

Hezkuntzan eta teknologia ikastaro/jardunaldia Eibarren martxoaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-06 : 14:13

Egun bateko prestakuntza saioa antolatu du UEUk hezkuntza eta teknologia alorrak uztartuz. "Hezkuntza teknologikoa: teknologiari buruz ikasi ez duzuna" saioa martxoaren 27an izango da Eibarren, UEUren Markeskoaren egoitzan, goizez (9.00-15.00).

Ikastaroa IKTetam aditutako bi pedagogok emango dite, Iker Rodriguez de los Frailesek eta Mattin Solisek. "Gure asmoa, teknologiarekiko kontzientzia eta ikuspegi kritikoa duten pertsonak garatzea izango da, beren kabuz erabakiak har ditzaketen pertsonak garatzeko asmoarekin", adierazi dute.

Honako edukiak izango ditu ikastaroak:

  • Mobilaren erabileraren datu-bilketa.
  • Erabileraren hausnarketa sakona.
  • Korporazio teknologikoen eraginaren inguruko gogoetak.
  • Gailu teknologikoen pribatasuna bermatzeko jarraibideak.
  • Gailu teknologikoak segurtasunez erabiltzeko urratsak.
  • Teknologia modu osasuntsu batean kontsumitzeko gomendioak.
  • Alternatiba teknologikoak.

Alderdi praktiko bitxi bat izango du ikastaroak: Partaide guztiei aplikazio bat deskargatzeko eskatuko zaie, mugikorreko aplikazioen erabilera neurtzen duena. Eskuratzen dituzten datuak apuntatu eta partekatu beharko dira ikastaroaren arduradunekin, alderdi praktikotik ikusteko nola eragiten duen mugikorrak norberaren esferan.

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu