Zerbitzu genealogikoak ematen dituen enpresa batek adimen artifizialeko tresna bat sortu du, Deep Nostalgia (nostalgia sakona) izenekoa, argazkiei "bizia" ematen diena. Deepfake produktuen ildotik, batetik erresoluzio txikiak hobetzen ditu artifizialki, eta bestetik irribarre keinuak gehituz animazio bat sortzen du.
Umetako argazki zahar bat kargatu, eta... horra emaitza. Maite Goñi teknofilo euskaldunak eman digu adibide perfektua. Irudi originala eta hobetua:
Eta bideo bihurtuta, hemen.
Maite Goñik egin duen bezala, Deep Nostalgiarako prestatu dituzten adibide gehienek zuribeltzeko argazkiak erabili dituzte, "zaharra" berritzen delako irudi nostalgiko hori emateagatik. Baina gaur egungo kolorezko argazki bat sartuta, berdin dabil.
Wikipediatik Maria Txibite eta Iñigo Urkullu lehendakarien irudiak hartu ditugu, eta bideoak egin ditugu biekin.
Efektua nahiko naturala da, baina jakinaren gainean egonda, ukitu antinatural bat ere nabari zaio... Begira beste honek meme batekin egin duena.
Claro, que si le aplicas Deep Nostalgia a un meme, luego no te asustes... pic.twitter.com/jlskFwLEaR
— Ion Antolín Llorente (@ionantolin) February 28, 2021
Erantzun
Sartu