Euskarazko unibertsitate liburuen sorkuntza sustatzeko deialdia egin du UEUk. interesa duenak martxoaren 31ra bitarte helarazi behar dio eskaera UEUko Argitalpen Batzordearen idazkariari (argitalpenak (a bildua) @ueu.eus)
Deialdira aurkez daitezke euskarazko unibertsitate liburuak, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak (baina euskaraz sorturikoek izango dute lehentasuna). Aitzitik, kanpo geratzen dira liburu proiektuak, hots, oraindik idatzi ez diren liburuak. Ildo horretan, UEUk jakinarazi du Unibertsitateko Ikasmaterialak Sustatzeko Diru Poltsen Deialdi bat egingo duela, eta hori izango dela liburu proiektuei egokituko zaien bidea.
Unibertsitate mailako liburu produkzio euskarazkoa eta kalitatezkoa erdiestea du helburu UEUk, 2015etik urtero egiten duen deialdi hobekin. o. UEUk ere urrats handiak eman ditu azken urteetan eta, neurri batean, horiek protokolo zehatz eta ageriko batean biltzea baino ez du bilatzen dokumentu honek. Honela, UEUn argitaratu nahi duen egileak, ziur jakingo du zein den bere liburua aztertzeko eta ebaluatzeko UEUn erabiliko den bidea, eta UEUn argitaraturiko liburua esku artean hartzen duen irakurleak argi izango du zein izan diren liburu horrek argitaratu arte pasatu dituen kalitate-iragazkiak. Prozesu honen bidez argitaraturiko liburuen kredituen orrian honako lerro hauek agertuko dira: “Liburu honek UEUren argitalpengintzako ebaluazio-prozesua gainditu du; liburuaren jakintza-alorreko bi [/ hiru] adituk ebaluatu dute jatorrizkoa, peer review erako ebaluazioan, horietako batek [/ bik] egilearen daturik ezagutu gabe (double-blind)”.
.
Erantzun
Sartu