Martxoak 3, Gasteizko langileen sarraskiaren urteurrena da gaur (45 urte igaro dira 1976tik). Hura gogoratzeko ekintzen artean, ekimen kultural aipagarria: gertakariei buruzko 22 abestiren berri izan du Martxoak 3 Elkarteak; gustu guztietarako 22 kanta.
Alea tokiko agerkari euskaldunak argitaratu du bilduma, eta erreportaia azaldu ostean, jendearen ekarpenekin, jasota ez zeuden hainbat abesti gehitu dituzte, bonus track gisa. Baliteke Euskal Herriko soinu-bandan isla handiena duen ekintza politiko-errepresiboa izatea. Ibilbide kronologiko baten bidez erakutsi dituzte abestiak Alean.
Lehen zikloan (1976-1983), 22 abestietatik zazpi sortu ziren. Lehenak une historiko horretan idatzitako abestiak dira, hau da, hausturaren eta diktaduraren erreformaren arteko gatazka betean sortutakoak. Egileek kronika politikoa egiten zuten abestien bidez, eta gertatzen ari zena kontatzen eta salatzen zurten.
Baina lehen unean izandako oihartzuna nabarmena izan bazen, memorian geratu da Gasteizkoa eta azpimarratzekoa da azken bost urteetan, 2017tik 2021era bitartean, zortzi abesti konposatu direla.
Halabedi Irratiko Eh Txo musika irratsaioak kantu hauekin saio berezia iragarri du hurrengo egunetarako.
Hona musika bilduma honetako ale parea:
Bilduma osoa kontsultatzeko: Alea.eus
Erantzun
Sartu