Teknologia albisteak

Animalien hibridatzailea, beste denborapasa alferreko bat :-)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-03 : 10:01

Ostiralean aipatu genizuen Interneteko denborapasa grafiko horietako bat, izozmendiak marraztekoa. Honako honek are ahalegin txikiagoa eskatzen du: animalien hibridatzailea. 

Hybridizer izeneko Animalien hibridatzaile honek ez du beste misteriorik. Zori hutsez sor ezazu zeurea, edo atzeak eta aurreak eraldatuz, zeure modelo ideala sortu arte. Irudiek antzinako ilustrazioen xarma daukate, eta aplikazioak soinua ere badu, halako girotze hibridoan laguntzeko.

Ingelesezko izenak ere ematen dizkie sortzen diren animaliei, irudikoa, hiru behatzeko sardinzarra. Lastima aukera hori, Linneoren izen zientifiko taxonomikoen estiloko zerbait gehiago apreziatuko genuen,

Hybridizer Poliniako DigitalCultures diseinu kabineteak sortu du, 17. mendeko Jan Jonston naturalista poloniarraren lanak aprobetxatuz.

Wikipedian dituzue ehundaka ilustrazio naturalista harenak. Adibidez, hona Historiæ Naturalis de Quadrupetibus liburukoak.

Hona unikornio parea, bikornio batekin:

Probatu animalien hibridatzailea hemen: https://digitalcultures.pl/hybridizer/

 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago