Badira zenbait urte Igartza bekak idazle gazteen lanak sustatzen dituela. 2021erako deialdia irten berri da, eta 35 bete ez dituzten idazle euskaldunentzako aukera hor da berriro ere. Beasaingo Udalak antolatzen du, CAF herriko enpresaren, eta Elkarren laguntzarekin. Bekaren 24. edizioa izango da aurtengoa.
2021erako deialdiaren epea ekainaren 20a artekoa da. Bekara ez da lan osorik aurkezten, narratibako egitasmoa baizik, eleberria edo ipuin bilduma izan daitekeena.
Hauek dira idazleentzako baldintzak.
Proiektu irabazleak 6.000 euroko laguntza jasoko du, erdia garailea izendatzean, eta beste erdia idazlana entregatutakoan.
Baldintzen xehetasunak, hemen.
Erantzun
Sartu