Miren Larrionek dimisioa aurkeztu du
2021-02-23 00:28
2021eko otsailak 22 20:23 Miren Larrion EH Bilduko Gasteizko Udalean duen bozeramaileak aurkeztutako dimisioa onartu duela jakinarazi du EH Bilduk ohar batean. Bere eremu pertsonalari lotuta dauden gertakari batzuengatik aurkeztu du dimisioa. EH Bilduk zabaldu duenez, gertakari horiek ezkerreko subiranismoaren kargu publikoek eta organikoek sinatzen duten kode etikoa urratuko lukete.
Txioak (12)
-
Berria.eus @berria[AZKEN ORDUKOA] Miren Larrion EH Bilduren Gasteizko Udaleko bozeramaileak dimisioa eman du berria.eus/albisteak/1940…
-
Seve Zubiri @SeveZubiriMiren Larrionek dimisioa aurkeztu du berria.eus/albisteak/1940… via @berria
-
Iñigo Muñoz @begibakarDetaileak ezagutu gabe zaila balorazioa egitea, baina emakume hau bere baliorik handienetakoa zen Miren Larrionek dimisioa aurkeztu du berria.eus/albisteak/1940… vía @berria
-
Koldo Tellitu @KoldoTellituEz dakit zer gertatu den, baina animo asko eta besarkada handi bat @mirenlarrion... berria.eus/albisteak/1940…Koldo Tellitu @KoldoTellituEgia esan, oraintxe bertan euskal politikak izan duen galerak ez nau batere kezkatzen
-
Jabier Estebanez @Jabi_GorriEz dakit zer gertatu den, Mirenen dimisioak pena handia ematen dit eta galera garrantzitsua da euskal politikan. Erabakiari errespetua. @mirenlarrion berria.eus/albisteak/1940…
Erantzunak kargatzen...