Berako eta Larhungo suteak kontrolik gabe ari dira hedatzen, haizeak lagunduta
2021-02-20 22:56
Irungo Bidasoa auzora, Lesakara, Biriatura, Azkainera eta Urruñara ere hedatu da sua, eta hainbat etxebizitzaren inguruan daude garrak. Nafarroako Gobernuak adierazi du neguko suterik handiena dela gaur pizturikoa. Baionako suprefetaren arabera, bi foku daude: Berakoa eta Larhungoa. Bentetan eta mendian zebiltzan 68 lagun sokorritu dituzte, eta etxebizitza batzuk hustu dituzte Irunen eta Ibardinen.
Txioak (10)
-
Iñaki Petxarroman @petxarromanLapurdi eta Nafarroa arteko mugan piztuta suteak hedatzen jarraitzen du, haizeak lagunduta @berria berria.eus/albisteak/1939…
-
Bakartxo Ruiz @BakartxoRBerako eta Larhungo suteak kontrolik gabe ari dira hedatzen, haizeak lagunduta. Espero dezagun albait azkarren kontrolatu ahal izatea, ondorio larririk izan gabe. Animo inguruko herritarrei eta suhiltzaileei! berria.eus/albisteak/1939…
-
Karrankari @enekuttun@berria @aizpuruaetxarte Animo itzaltze lanetan ari diren guztiei!
-
Martin Kitto @martin_kittotxominb @txominb@martin_kitto Mugak guzakiak jartzen dugu. Naturari, bost axola.
-
Xabi Meabe Sarriegi @xmeabeIrudiak beldurgarriak dira. Animo asko suari aurrean egiteko lanean ari diren guztiei, inguruko herritarrei eta kaltetuak izan direnei! berria.eus/albisteak/1939…
Erantzunak kargatzen...