Ama hizkuntzaren nazioarteko eguna da gaur, otsailak 21, eta hori dela-eta, ekarpen bat egitea erabaki du Adabaki Ekoizpenak ekoiztetxeak. Josu Martinezen Anti film laburra irekian eskainiko da 24 orduz sarean, eta zuzendariarekin solasaldi ireki bat egongo da 19.00etan. Twitter bidez jakin dugu ekimenaren berri.
Anti Vimeoko helbide honetan egongo da irekian 24 orduz: https://vimeo.com/348213709
Josu Martinezekin elkarrizketa Jitsi telekonferentzia sistemaren bidez egingo da, 19.00etan, Euskal PEN klubaren ekimenez, helbide honetan.
Anti 2019ko ekoizpena da, 18 minutuko laburra. Honela azaltzen da bere sinopsia:
"1921eko negua. Frantziaren alde lau urtez fronteetan borrokatu ondotik, soldadu joandako herritarrak Baxenafarroako Bizkarsoro herrixkara itzuli dira. Juduaren izar horia, agotaren belarria bezala, eskolan euskaraz mintzo diren haurrak, ANTI izeneko ziri mutur batekin seinalatuak dira."
Erantzun
Sartu