Abenduan abiatu zuten zenbait lagunek Disney+ euskaratzeko kanpaina zeina Eusko Legebiltzarrera ere iritsi zen eskaera batzuekin aurreko astean. Eta orain Netflix euskaratzeko kanpainari ekin diote beste batzuek. Twitter kontu batetik abiatuta, Change.org-eko eskaera orri bat sortu dute. Milaka lagunek sinatu dute jada,
Hala dio eskaerak:
"Netflix gazteleraz eta ingelesez osaturiko serie eta filmen katalogo batekin atera zen, estatu espainiarreko ikus-entzunezko merkatura, hasiera hasieratik; merkatu frantziarrera, era bertsuan: serie eta filmak frantsesez eta ingelesez eskainita.
Beste hizkuntza gutxitu batzuetako norbanako, kolektibo eta eragileek Netfix-i euren hizkuntzan eskaintzeko egindako eskaerei honako hau izan da enpresatik emandako erantzuna: benetan eskaria balego eskainiko lituzketela edukiak hizkuntza gutxituan.
Hortaz, idatzi honi ematen diogun atxikimenduaren bidez, Netflix-i zera adierazi nahi diogu: euskal hiztunok plataformako ikus-entzunezko eduki denak euskaraz jaso nahi ditugula."
Netflix euskaraz Twitterren: https://twitter.com/NEuskaraz
Erantzun
Sartu