Hilabete hasieran kontatu genuen nola zabaldu zen #EuskalEmakumeSortzaileBatenIzenaEman traola. Sortzaile asko azaldu ziren, baina batengan jarriko dugu fokua gaur: merezi du ezagutzea Ines Bermejo Larrañagaren lanak. Dantza, collage-a bideo-sorkuntza eta art-performancea egiten duen sortzaile bat, txiolari honek proposatu zuena.
Arte Ederrak eta ondorengo master bat egina da EHUn, eta Europan zehar ibili da hainbat proiektutan: Milan, Berlin, Lisboa eta Innsbruck, besteak beste. Azken 15 urteetan, arte eta kultur ekitaldi eta erakusketen komisariotza, zuzendaritza, antolakuntza eta ekoizpenaren munduan lanean ibili da.
Produkzio arduradun bezala, erakunde hauekin lan egin du azken urteetan: MTV Music Week BIzkaia, Bilbao Bbk Live, FIB, Dcode, Bilbao Arte, Kultur Leioa, Museo Guggenheim Bilbao, UPV/EHU, Euskaltzaleen Topagunea eta Getxophoto.
Artista gisa egin izan ditu dantza eta bideo-sorkuntza, eta arlo biak performancearekin nahasten ditu. Performancearen alorrean izenik bada Euskal Herrian, Esther Ferrerrena da hori, eta harekin batera aritu da azken urteotan halako batzuetan. Argazkia ere lantzen du, eta baita ere, sorkuntza alor ez hain erabilia: collage-a.
Ines Bermejoren webgunean ikus ditzakezue diziplina horietako adibideak.
Guk hona collageak ekarri baditugu, traolarekin hori nabarmendu zutelako, eta mostra txiki bat erakusteko aitzakiagatik izan da.
Erantzun
Sartu