Teknologia albisteak

Euskal emakume sortzaile baten izena eman dute ehundaka lagunek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-02-08 : 16:06

Horixe eskatzen zuen traolak, #EuskalEmakumeSortzaileBatenIzenaEman; emakume sortzaile baten izena ematea, eta horixe egin dute hainbat lagunek Twitterren. Traolak 500 erabilpen baino gehiago izan ditu azken 48 orduetan. Joan den larunbatean proposatu zuen, kate bat egiteko ideiarekin, Aintzane Muguruza txiolariak, eta hortxe ibili da bueltaka harrezkero.

Umap euskarazko txioen batzaileak gorde du larunbateko eta igandeko jardunean, batean 5. postuan, eta igandean berriz 2.ean Baserriaren ondoren (ETB1eko reality showa).

Guztira zenbat traol erabilpen egon diren neurtzeko, beste tresna bat erabili dugu, Tweetbinder. Ordainpeko analitika zerbitzu zenbait eskaintzen dituen tresna da, baina kontaketa batzuk doan ematen ditu. Hortik atera dugu datua, larunbatetik hona, 500 aipu baino gehiago.

Jasotako emaitzetan, ba, 500 izen desberdin ez ziren izango, baina bai 200 edo 300 bat, beharbada. Adibide gutxi batzuk:

Duela urte eta erd beste ekimen bat proposatu zuen Aintzane Muguruzak: "Ehundaka Ahizpa" elkartzea Twitterren, emakumezko txiolari euskaldunen zerrenda handi bat egitea, nork bere ekarpenak eginez, eta kate baten eran. Emaitza 564 ahizpak osatutako zerrenda bat da. Bere garaian kontatu genuen zerrenda horrena hemen Sustatun, eta orain 121 jarraitzaile ditu une honetan.

 

Erantzun

Sartu