Literatura eta ondarea hitzaldi sorta antolatu dute Gernikako Euskal Herria Museoan. Literatur lanetan ondareak duen tokiaz hausnarketa egitea da koska. Irakurtaldi bat proposatu da hilean behin, haren inguruan aurkezpena eta kolokioa antolatzeko. Otsailaren 18an hasiko da egitaraua, Kirmen Uriberen "Bilbao-NY-Bilbao" ardatz hartuta.
Hauxe da egitaraua. Presentzialki oharra duten ekitaldietan, autorea bera presente egongo da museoko solasaldian.
Topaketak arratsaldeko 17:30etan izango dira eta bertara joateko aldez aurretik hitzordua hartu behar da hil bakoitzaren hasieran 946 255 451 telefonora deituz edo euskalherriamuseoa (a bildua) bizkaia.eus helbidera idatziz.
Erantzun
Sartu