Teknologia albisteak

Paperezko Hegoak: Euskaldunon Egunkariaren itxieraren inguruko dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-02-16 : 08:42

Datorren larunbatean, otsailak 20, beteko dira 18 urte Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik. Gertakari latz haren inguruan egindako azken hausnarketa Paperezko Hegoak dokumentala da, eta gaur asteartea, otsailak 16, estreinatuko da Euskal Telebistan, 22:20tik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. 

Tentazioa ekoiztetxeak egin du dokumentala eta Josu Martinezek eta Samara Veltek zuzendu dute. Egunkariaren itxiera  lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jasoko ditu dokumentalak, eta "orain arte ezezagunak diren datuak jarriko ditu mahai gainean", ETBk ohar batean dioenez.

"Nola da posible egunkari bat frogarik gabe ixtea?", galdera horri tiraka osatu dute dokumentala, Samara Veltek adierazi duenez. Josu Martinezek berriz, iazko udan zendutako Joan Mari Torrealdai izan du gogoan estreinaldia aipatzean, hark ilusio handia jarria zuelako proiektuan.

Hona teaser edo trailerra:

Erantzun

Sartu