Urtero egiten dute Zumaian, "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi zikloa, soziolinguistika eta normalizazio gaien inguruan, bertako Udalak antolatuta. 2021 honetan ere izango da, aste honetan hasita. Bihar asteazkena da lehen hitzaldia.
Hitzaldiak Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan izango dira, asteazkenetan 18:30etan, eta aforo kontuengatik, tokia eskatu beharko da, aldez aurretik tokatzen den egunerako, euskara (a bildua) zumaia.eus helbidera idatzita edota 943865025 (616 luz.) zenbakira deituta.
Aurtengo egitaraua honako hitzaldiek osatuko dure:
Otsailak 17. “Euskara turismoaren olatuan”.
Otsailak 24. “Migrazio erdalduna herri euskaldunetan”. Enara Eizagirre (Aztiker ikergunea)
Martxoak 3. “Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara”. Idurre Eskisabel (EHUko irakaslea) eta Lorea Agirre (Jakin aldizkariko zuzendaria)
Martxoak 10. Musikaren inguruko solasaldia. Euskara eta musika: ahots berriak eztabaida zaharretan.
Informazio gehiago, Zumaiako Udalaren webgunean.
Erantzun
Sartu