Teknologia albisteak

Gezien mapak, hauteskunde analisirako tresna berria Katalunian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-02-15 : 13:31

Atzoko (otsailak 14) Kataluniako hauteskundeen grafikoetan, arreta deitu digun bat: joeren geziak mapan marraztuta. Espainiako ElDiario.es-ek marraztu du azalera ekarri duguna, baina duela urte batzuk dira hauek erabiltzen direla Estatu Batuetan. Baina han ere, batez ere azkenengo presidentzialean nabarmendu da mapa hauen erabilpena.

Mapa hauek funtzionatzen dute ondoen bi aldagai konparatzen direnean, hauteskunde jakin batetik, hurrengora. Alderdi gehiago aukeratuz gero, marra norabide eta kolore gehiago beharko lirateke eta bisualizazioa ez litzateke hain argia. Estatu Batuetako bi alderditako sisteman, ondo funtzionatzen dute, kolore gorria (errepublikarrena) eskunierantz zuzenduta, eta urdin demokrata ezkerrerantz.

Uste dugu The New York Times egunkaria hasi zela hauek marrazten, eta 2012ko bisualizazio hau da orijinaletako bat: Obamaren bigarren agintaldiko hauteskundeetan, urdinek (demokratek) irabazi zuren, baina herrialdearen geheinean gorriek (errepublikanoek) botoak irabazi zituzten aurrekoarekin alderatuta: ez aski, ordea, Obamari bigarren agintaldia ukatzeko.,

Goiko mapa 2012ko bisualizazio interesgarrien bilduma batetik atera dugu.

2020ko Trump-en galeraren analisian, berebiziko garrantzia izan zuten zenbait estaturen botoek. Hauxe gertatu zen Georgian azaroan, New York Times-eko beste bisualizazio batean. Urdin demokrataren aldeko aldaketa nabarmena, erabakigarria izan zen, eta urtarrilean are gehiago nabarmendu zen joera hau senaturako beste bi postu erabaki zirelako Georgian: bigarren kanpaina horretarako, gezien maparen analisia erabili zuten demokratek, ahaleginak zentratzeko.

Kataluniako gezi mapari dagokionez, hemen aurkituko duzue El Diario.es-ek garatutakoa "Qué bloque lidera" epigrafean. Herriz herriko "gezia" ere kontsultatzen ahal duzue.

Ezkerrera doazen gezi horiek, bloke independentistaren gorakada adierazten du; eta eskuinera doazen urdinak "ez independentistak" dira El Diario-ren hitzetan: unionistak, alegia.

Agerkarikoek egin duten irakurketa da ingurune urbanoetan boto unionista indartu dela, eta egia da PSC gailendu dela Bartzelonako ingurune industrial populatuan, baina, oro har, independentismoak hor ere aurrera egin du, erlatiboki, unionuismoak baino gehiago: Bartzelonan bertan gezi horia dago, eta bere inguruko herri/hiri gehienetan ere bai.

Erantzun

Sartu