Euskarazko ikus-entzunezko laburrak egiteko Laburbira deialdiak irekia du 2021eko edizioa. Edizio berri honetan ere, hasiberriak eta profesionalizaziorako bidean dauden zuzendarien lanak nahi dira sustatu. 20 minutu bitarteko lanak aurkez daitezke, euskaraz izan behar dira, eta fikzioa izan behar da.
Lanak aurkezteko epea otsailaren 28a arte dago irekita. Aukeratutako lana apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean emango dituzte, Topaguneak antolatzen duen Irudienea zirkuitoan.
Aukeraketa egitean zenbait irizpide izango dira kontuan: publiko guztientzako lanak izatea; sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka mantentzea; sortzaileen lurraldetasun eta generoa; eta genero ikuspegia, bai eta euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak ere.
Iazko edizioan 9 filme aukeratu ziren: Gau Beltza, Urak dakarrena (Marilyn), Anti (Josu Martinez), Tigre bat (Amaia San Sebastian), Pil Pil (Kristina Zorita), Mamarro (Ibon Iza), Kateak (Yolanda Mazkiaran), Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho) eta Harria Herria (Dimegaz Kultur Elkartea). Guztira ordubete baino gehiagoko proiekzio bat osatu zen, 32 herritan antolatu zen emanaldi hori. Pandemiaren urtea izan zelarik 2020a, ez da gutxi.
Informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu