Covid pandemiaren erdian urtarril erdialdetik Bilbon gertatzen ari den foko zehatz batekin kezkatuta daude osasun agintariak. Santutxuko Haro plazako 5.ean 6 lagun hil dira gaitzarekin, eta otsailaren 8an baziren beste hiru ospitaletan. Grafiko deigarri batean erakutsi du egoera El Pais egunkariak (artean hildako zenbaketa bat gutxiago zela).
Urtarrilaren 21ean, 85 urteko emakume bat hil zen, eta, hiru egun geroago, 50 urteko haren semea. Bigarren heriotza horren ostean, eremu komunak desinfektatu zituzten, baina covid-19ak bizilagunen artean hedatzen jarraitu zuen. Hilabete amaieran, beste bizilagun bat, emakumezko bat, ospitalean hil zen, eta, otsailaren 5ean, 76 eta 73 urteko bi anaia hil ziren. Seigarren pertsona baten heriotzaren berri jakinarazi dute hilak 8 zituela.
Ikertzaileek bi hipotesi dituzte: batetik, birus karga handia duen superkutsatzaile bat egotea igogailua maiz erabili duena eta birusa horrela hedatu izana, eta, bestetik, eraikinaren aireztapena eskasa izatea.
62 familia bizi diren bizilagunen komunitatea da, eta asko bertan isolatuta daude une honetan.
El Pais-en informazioaren arabera, urtarrilaren 9an jakin zen lehen kasua, baina desinfekzio bat ez zuten agindu eta egin urtarrilaren 26a arte.
Hala ere, eremu publikoetako gainazalak espraiz desinfektatu arren, 2020an ontzat ematen zen praktika bat, 2021erako ikusi da gainazaletan oso birus gutxi daudela. Hortaz, desinfekzioa baino, espazio komunetako airea da kontua... ez norberak bere hatsa zabaltzea, eta ez halakoetan maskararik erabiltzea. Maskara, denbora gutxi igaro, eta ez hitz egin, horrek dirudi praktikoena egoera hauetan. Hemen azalpen bat Elhuyarren eskutik: Gainazalen bidez ez; batez ere, aerosolen bidez transmititzen da SARS-CoV-2a.
Erantzun
Sartu