Idazle gazteak sustatzeko programa bat da Urruzuno literatura sariena. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak sortu zuen 1986an eta 36. edizioa gauzatuko da aurten. Ikastetxeen bidez bideratzen da, eta irabazleek lanak argitaratzeko aukera izaten dute, eta egonaldi bat egin ohi dute. 2021eko lehiaketan izena emateko epea otsailaren 26ra bitartean dago zabalik.
Ondoko ikasmailetako gazteek parte har dezakete, 2 arlotan (prosa eta poesia) banatuta:
Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da. Prosa eta poesian banatuta, kategoria bakoitzean era hobetako lanak aurkeztuko dira;
Saria bost eguneko egonaldia izango da. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Horrez gain, diploma jasoko dute eta euren lanakSagastiberri izeneko bilduman argitaratuko dira.
Honako hau laburpen bat da, ikus oinarriak osorik arretaz hemen.
Erantzun
Sartu