Prentsako Argia saria Jon Alonsok eraman du, 2021eko edizio berezia itxiz
Gaur jakinarazi du Argiak bere Sarien prentsa ataleko irabazlea: Jon Alonso idazlea izan da, Naparra - Kasu irekia ikerketa liburua idazteagatik. 1980an, duela 40 urte baino gehiago, desagertu zen José Miguel Etxebarria Naparra militante iruindarra eta auziaren muinak argitzeke jarraitzen du. Jakin daitekeena bildu du Alonsok liburuak, eta datuez gain, "suma dezakeguna iradoki eta ilunpean dagoena gogorarazteko ere" balio izan du ikerketak.
Jon Alonsok jaso du dagoeneko saria, eta okasio aprobetxatu du Argiak ikus-entzunezko bat prestatzeko. Hemen da.
Pandemia tarteko, bereziak izan dira 2021eko Argia Sariak. Sarituak banan-banan pasatu dira Argiaren etxetik, saria jasotzera. Hauxe izan da palmaresa, azkenean:
- Prentsako saria, Jon Alonso, Naparra - Kasu irekia ikerketa liburuagatik.
- Irratiko saria, Zubiak saioa (Euskadi Irratia eta France Bleu elkarlanean).
- Ikus-entzunezko saria, Hondar Ahoak telesaila.
- Komunikazio kanpaina onenaren saria: Zaldibar Argitu.
- Interneteko Saria, Euskal Encodings, euskarazko ikus-entzunezkoak biltegiratzen dituen ekimena.
Gogorakizun bat, Sustaturen interesekin lotuago egoteagatik, Interneteko sarien historiala:
- 2020: Egunean Behin joko/aplikazioa, CodeSyntax-ek sortua.
- 2019: Berria egunkariaren indarkeria matxistaren biktimen mapa.
- 2018: Txantxangorria.eus, Gabi de La Mazaren karaokeak.
- 2017: Game Erauntsia.
- 2016: Azpitituluak.com
- 2015: Ipar Euskal Herriko 2014ko udal bozak elkarlanean jarraitu zituzten hedabideei emana.
- 2014: Topatu.info
- 2013: Dantzan.com eta Bertsoa.com
2012a arte, Sareko Argia saria esaten zitzaion ohore hono. Hauetxek jaso zuten izen horrekin:
Erantzunak kargatzen...