Teknologia albisteak

Covid-19 osteko begirada multidiziplinarra, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-02-07 : 10:47

Xabier Landabidea irakasle eta txiolariak (@txerren) liburua kaleratu berri du UEUrekin:  “K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik”. Editore lana egin Landabideak, hainbat alorretako ikerlari euskaldunen ekarpenak bilduz (horietako batzuk talde-lanean idatziak).

Elkarrizketa batean honela azaldu du Landabideak lana. "hausnarketarako eta ibilerarako eskuliburua izan nahi du; irakurleari gauzei erreparatzeko modu eta tresna berriak proposatuko dizkiona, galderak egiteko angelu eta abiapuntu ezberdinak proposatuko dizkiona. Bestetik, lekukotza lana azpimarratuko nuke: garrantzitsua da gertatzen ari zaigunari buruz dakiguna eta uste duguna jasotzea; etorkizunerako gordeta gelditu dadin, ez dakiguna dakigunaren gainean (edo genekienaren aurka) argitzen joateko. Orainaldirako betaurreko sorta eta etorkizunerako lekukotza multzoa izan nahi luke finean liburuak."

Hamabi jakintza alorretako hausnarketak bildu dira. Horien artean, esate baterako, Kimika, Arte plastikoak, Ekonomia, Hezkuntza (bi atal), Artearen historia, Psikologia, Arkitektura, Sexologia edo Hizkuntza. Euskararen ikuspuntutik, azken alor horretan, hiru alorretan ekarpenak: itzulpengintza, euskarazko produkzio zientifikoa, eta normalizazioan koronabirusak izandako eragina.

Paperean edo PFDan eros daiteke UEUren dendan. Eta lehen orrialdeak PDF gisa doan jaitsi ere bai.

Erantzun

Sartu