Indarrak batzeko garaia da
2021-02-04 18:56
Urteak dira Tolosaldeko herritar, eragile, sindikatu eta alderdi politiko batzuk ospitale publikoaren beharra azaldu eta aldarrikatzen ari garela. Orain arte azpiegituraren kontra egon direnak ere iritziz aldatu dute; nahiz eta horren ondorioz urte asko galdu ditugun proiektua gauzatzeko. Azaroan adierazi bezala, modu positiboan baloratzen dut Tolosako Udal gobernua eskualdeko ospitale publikoarentzat orube baten bila lanean jartzea.
Txioak (6)
-
Iñaki.gZ @InnazioGuztiz ados! Denen arteko lanaren ondorioa izan behar du Tolosaldeko ospitalea. Indarrak batzeko garaia da ataria.eus/komunitatea/gu…
-
Unai Bedaio @UBedaioEskualdeko osasun azpiegituren kasuan, elkarlaneko unea da. Oso ados Anduren gutunarekin. Indarrak batzeko garaia da ataria.eus/komunitatea/gu…
-
EA Gipuzkoa @EA_Gipuzkoa??@AnduRituertorto: Tolosaldeak ahots bateratua izatea da zentzuzkoena eta eraginkorrena, etorkizuneko ospitale publiko berriaren inguruko erabakietan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin batera erabakiak hartzekataria.eus/komunitatea/gu…j8B
-
Beñat Leunda @BLeundaTOLOSALDEAko ospitala izango bada, denon artean erabaki behar dugu. #alderdiaedoherria Indarrak batzeko garaia da ataria.eus/komunitatea/gu…
-
Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria[GUTUNA] Horregatik, 25 alkateek osatutako mugimenduan bat gehiago izateko eskatu nahi diot Tolosako alkateari. Hori izango da eta tolosarrek merezi dugun kalitatezko osasun zerbitzua lortzeko modu bakarra @EHBilduTolosa ataria.eus/komunitatea/gu…
Erantzunak kargatzen...