Teknologia albisteak

Europako ekimena: Diru publikoa, kontrol publikoa Diru-irabazirik ez pandemiaren kontura

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-02-01 : 12:35

Europako Parlamentuko GUE-NGL ezkerreko taldeak kanpaina abiatu du Covid-19aren kontrako txertoaren unibertsalizazioa eskatzen. Webgunea sortu dute, eta euskaraz dago gainera: https://noprofitonpandemic.eu/eu/ | Izenpeetara irekia dago, bat egin nahi baduzu.

"Diru-irabizirik gabeko pandemia" aldarrikatzen du ekimenaren manifestuak, "sendabidea denon eskubidea" delakoan. Sinadura bilketaren helburua da Europako Batzordea bultzatzea bere esku dagoen guztia egin dezan "pandemiaren aurkako txertoak eta tratamenduak herri-ondasun bihurtu ditzan, edonork doan eskuratzeko modukoak".

Lau puntutan biltzen du eskaera ekinmenak: 

  1. Osasuna denentzat
  2. Gardentasuna orain
  3. Diru publikoa, kontrol publikoa
  4. Diru-irabazirik ez pandemiaren kontura

Puntu horietako batean nabarmentzen dutenez, "ekoizpen-kostuei, laguntza publikoei eta txerto eta sendagaien eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko informazioak publikoa izan beharko luke. Erakunde publikoen eta enpresa farmazeutikoen arteko hitzarmenak argitaratu egin behar dira". Hain zuzen ere, Europako Batzordeak publiko egin du Astrazenecarekin egin duen hitzarmenaren parte bat, tartean den polemikagatik, baina ez da oso gardena izan, kopuru eta detaile mamitsuenak ezkutatu egin dituztelako.

Ekimena zabaldu duen GUE-NGL eta The Left taldean EH Bildu taldea dago (Pernando Barrena europarlamentariaren bidez), eta euskal ordezkaritza horren bidez euskaratu da ekimena (uste dugunez).

Bat egin eta sinatzeko, hemen.

Erantzun

Sartu