Datorren astelehenean, otsailak 1, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria. Zortzi asteko denboraldi azkar bat izango da, Aste Santura bitartekoa, eta Elkar Dendek babestuko dute denboraldia. 6D, seigarren denboraldia euskarazko aplikazio mugikor arrakatatsuena bilakatu den joko honena. Asperdurarako eguneroko txerto arina, prest.
Aurreko denboraldian, irail eta abendu artekoan, 60.000 lagunetik gora jokatu zenuten egunero. Ea eusten diogun arrakasta maila horri 2021ean ere. Pandemiaren giroan jokoa babestera animatu direnei eskerrak eman nahi dizkiegu, sariak jarriko dituzte astero astero, irabazleentzat zein zozketaz aukeratutako jokalarientzat. Hautxek dira babesle horiek:
Zortzi asteren buruan, sailkapeneko lehen hiruek Elkar Dendetan erosteko bonoak jasoko dituzte (150, 100 eta 50 eurokoak), eta beste bi bono zozketatuko dira (50 eurokoak). 60.000 lagunekin lehen lerroan izatea zaila dela badakigu honezkero, baina taldeetako lehia ere hor da.
Prestatu... Abisatu lagun, lankide eta senideei, taldeak aktibatuko direla berriro. Egin ariketa matematikoak (aurten galdera sorta maltzurragoak fronte horretan), errepasatu Tom Hanksen adina (iaz asmatu bazenuten, aurten +1 egin), Euskal Herriko udalerri eta ibar guztien kokapen geografikoa berrikusi.
Hemen da asperdurarako eguneroko txerto arina, Egunean Behin 6D.
Jokoa instalatzeko:
Erantzun
Sartu