PuntuEus fundazioak 2016an aurkeztu zuen PuntuEus 2020 planaren balantzea egin du, eta hurrengo egitasmoa aurkeztu du: PuntuEUS 2021 – 2023 plan estrategikoa abiatzea. Aurreko planaren hasieran, 4.903 puntueus domeinu zeuden, eta 2021eko urtarril honetan 12.000 domeinuen langa gainditu da.
Hiru urtez garatu beharreko plan berrian (PuntuEus Fundazioaren patronatuak onartu berria), lau alor ageri dira: gizarte digital euskalduna, domeinua, industria digitala eta kudeaketa aurreratua. Puntu bakoitzean egin beharrekoak grafiko honetan xehetu dituzte.
Era berean, PuntuEus fundazioaren jardunerako zazpi balio nagusi azpimarratzen dituzte: prestigioa, elkarlana, inklusibitatea, erantzukizuna, eraldaketa, eta jakintza.
Josu Waliño, PuntuEUSen zuzendariaren hitzak jaso dituzte prentsa ohar batean, “gaur egun euskal gizarteak bizi duen egoerari erantzuten dion plana garatu dugu. Gizartearen transformazio digitala bizitzen ari gara, eta, guk, erronka horri euskaratik erantzuten lagunduko dion egitasmoa garatu dugu, gizartearen transformazio digitalean euskara eta .EUS domeinua gako izan daitezen”.
Erantzun
Sartu