Teknologia albisteak

Ortoargazkien konparatzaile bikaina dugu EAEn

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-24 : 13:29

Hiru probintzietarako da GeoEuskadi zerbitzuak martxan duen ortoargazkien konparatzailea, baina bere horretan bikaina da. Ortoargazkiak dira airez egindako argazki geografiko eta topopgrafikoak. Ohikoan hegazkin hegaldiz lortzen dira, nahiz eta gaur egunean satelitezko irudi multzoak ere egongo diren eskuragarri.

Ezker eta eskuin bi geruza aukeratuta (1945eko zaharrenetik, 2020ko berrienera), konparazioa egiten lagunduko digu irudian alde batera edo bestera mugitzeko dugun puntuak.

Horra ikusmira bat, gaurkoa eta 1945ekoa konparatuz. Ondarretako hondartzaren ezkerreko aldean, hor da oraindik espetxe zaharra, Frankismoaren hainbat krimenen lekua.

1945. urtearekin egindako konparaketak izan daitezke ikusgarrienak, baina denbora tarte txikiagoekin ere perspektiba historikoa lortzen da. Hemen behean, Gasteiz 1977-1978 urtearekin datatutako kapa zuribeltzez, eta gaur egungoa.

Alde grisean ikusten den X gurutzea Lakuako Jaurlaritzaren lehen lanak dira, gaur Lakua-1 bat dena. Gasteizko ingurua neurri handi batean Jaurlaritzaren egoitza izateak nola transformatu duen agerikoa da.

Tresnak badu, ordea, oker bat: pantaila irudiz erakutsi dizkizuegun gauza hauek bilatzeko, ez dago URL permalink-ik sortzerik. Horin gehituta, sekulakoa litzateke. Bitartean, aurkikuntza bakoitza, prozesu baten emaitza izan behar, hemendik hasita: https://www.geo.euskadi.eus/informazioa/ortoargazkien-konparatzailea/s69-geocont/eu/

 

Erantzun

Sartu